Nazioarteko Mintegia: Lurraldeak, Gizarte Politikak eta Zaintzen Krisia

Proiektuak

2022/09/22

Nazioarteko Mintegia: Lurraldeak, Gizarte Politikak eta Zaintzen Krisia

Ongizate-ereduak Euskal Herrian programaren barruan, Eusko Ikaskuntzak gizarte politika ereduen ezagutza sustatzen du.

Alor horretan, urriaren 20an (osteguna), Bilbon (Euskalduna Jauregia), Lurraldeak, Gizarte Politikak eta Zaintzen Krisia nazioarteko mintegia egingo da. Ekitaldia Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politikarako Sailburuordetzak antolatu dute eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Departamentuaren babesa du. Lau dira helburu nagusiak:

  1. Gizarte-politikek nortasun kolektiboa eraikitzeko eta Europako herrietan gizarte-kohesiorako tresna gisa izan duten eragina aztertzea.
  2. Erregio mailako ongizate-ereduen ezaugarri nagusiak konparatzea eta sortzen ari diren erronkak eta beharrak identifikatzea.
  3. Erregio erakundeek zainketen krisiaren erronkari nola erantzun dioten aztertzea, genero intersekzionalaren ikuspegitik.
  4. Estatuz azpiko zaintzari buruzko esperientzia eta politika berritzaileak ezagutzea.

Programa bi multzotan banatzen da: Europako eskualdeetako gizarte-politikak eta zainketaren gizarte-antolaketarako lurralde-ereduak.

Inaugurazio-hitzaldia Barbara Da Roit Veneziako Ca' Foscari Unibertsitateko irakasleak emango du, eta Estatu espainiarreko gizarte-politikei buruzko esparru-ponentziak egingo du Gironako Unibertsitateko Gemma Ubasart Gonzalezek eta Philippe Martinek (Bordeleko Ikerketa Politikoen Institutuko ikertzailea) Frantziakoa. Gizarte-politikek Euskal Herriko lurraldeetako gizarte-kohesiorako eta nortasun kolektiboa eraikitzeko tresna gisa duten zeregina aztertuko da lehenengo mahai-inguruan (Deustuko Unibertsitateko Felix Arrieta Frutos, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lucía Martínez Virto eta Eguzki Urteaga arituko dira, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakaria).

Jardunaldiaren bigarren zatian, zainketaren gizarte-antolakuntzako lurralde-ereduei buruzkoa, Raquel Martínez Bujánek (Universidade da Coruña) zaintzaren gizarte-antolaketarako Espainiako lurralde-ereduei buruz hitz egingo du. Eguna bukatzeko, bigarren mahai-ingurua egingo da hirugarren sektoreko gizarte-erakundeen inguruan (Dincat-eko Carles Campuzano Canadès, Mayte Sancho Castiello eta Bartzelonako Unibertsitateko Manuel Aguilarrek hartuko dute parte).

Ondorioak aurkeztearekin amaituko da mintegia.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp