Mutiloarrak elkar zaintzen

Foroak eta mintegiak

2023/11/30

Mutiloarrak elkar zaintzen

GizarteLAB programa herri txikietara moldatuta.

Gizarteak datozen urteetan izango ditun eraldaketen aurrean gaitasun sozialak garatzeko eta belaunaldi artekotasunaren garrantziaz sentsibilizatzeko asmoz, Mutiloan GizarteLAB programa inplementatzea proposatu genuen Eusko Ikaskuntzatik.

Izan ere, trantsizioko gizarte-gaitasunak eta belaunaldien arteko harremana landa-eremuan aztertu nahi izan genuen, Mutiloan GizarteLAB programa ezarriz.

Mutiloa betidanik izan da nekazaritzarekin lotutako lurraldea, aldi berean ordea, meatzaritzak sekulako pisua izan du, inguruko mendietan burdina eta kobre ugari bait dogo.

Demografikoki Gipuzkoako herri txikienetakoa izanik, 243 biztanle ditu; horietatik %19,3 nagusiak dira {65 urtetik gorakoak), eta %20,6 haur eta gazteak {19 urtetik beherakoak). EAEko datuekin eta Gipuzkoako datuekin alderatzen baditugu, ez dogo Mutiloa egoerarik txarrenean, baina zahartzearen joerak ere Goierriko herri honetara iristen doa pixkanaka.

Dena den, elkarte bakarra dago herrian {Txerri Gorri elkartea), eta oinarrizko zerbitzuak, beste eskualdeko herriekin partekatzen ditu {garraioa, udal idazkaritza, osasun eta gizarte-zerbitzuak, eskola ... ). Azpiegitura batzuk baditu {frontoia, bola-tokia, ludoteka eta taberna), baina dendarik ez. Astean behin azoka txiki bat antolatzen da: Biziola azoka ibiltaria.

Erronka nagusienen artean, errelebo falta bai erakunde bai elkarteetan, eta nahi gabeko bakardadea, batez ere baserrietan. Belaunarteko komunitate baten premia somatzen dute.
 


Ondorioak

Udalerriaren tamaina kontuan hartuta, lantaldean 10 pertsonak parte hartzea lortu izana oso arrakastatsua iruditzen zaigu. Gaiak herrian piztu duen interesaren seinaletzak hartzen dugu hori.

Taldearen osaerari dagokionez, emakumeak nabarmentzen dira gizonen gainetik (7 eta 3), eta batez besteko adina 47 urtekoa da. Tailerrak nagusiki euskaraz egin dira. Ondorio sakonak ateratzeko astirik izan ez badugu ere, nabari agertzen da Mutiloa bezalako herri txiki baten izaera eta egoera guztiz ezberdina dela. Erronkak ere, nahiz eta batzuk komunak izan, berezitasun propioak dituztela aurreratu dezakegu.

Parte-hartzaileek oso positibotzat jo dute programaren garapena. Aitortu dutenez, hasieran gehienak eszeptikoak ziren arren, tailerrek gizarte-komunitate indartsuak sortzeko beharrari buruzko beste ikuspegi bat izaten lagundu diete, baita beste bizilagun batzuk hobeto ezagutzen ere.

Gehienek azpimarratu zuten lau jardunaldietan lortutako konfiantza-giroak eta ingurune seguruak komunikazioa eta ideien fluxua erraztu zutela.

Nabarmendu beharreko alderdietako bat da herritarrek oso asetasun maila altua dutela beren bizilekuarekin, nahiz eta zerbitzu edo azpiegiturarik nahiko ez izan. Bizi-kalitate lasaia eta ingurunea lehenesten dira beste alderdi batzuen gainetik. Baina, aldi berean, nolabaiteko kezka dogo nerabeak eta gazteak, ikasketak egitera herritik irtetean, askotan ez direlako itzultzen, sozialki hitz eginez. Horrek asko zailtzen du errotzea, erreleboa eta belaunaldien arteko elkarrekintza, familiatik haratago. Gizarte-sarea ahultzen ari denez, ezinbestekoa da bizilagunek elkar zaintzeko komunitateak sortzea.

Komunitatearen ahultasunak eta errelebo falta gizarte-ekimenetan, bigarren fase baten beharra aurreratzen dute. Parte-hartzaileek ere nahi hori agertu dute eta datorren urtean Komunitatearen indartzeari ekingo genioke erakundeek ondo baderitzote.


Helburuak

  1. Belaunaldi arteko komunitateen beharraz hausnartu eta sentsibilizatzea
  2. Elkar-zaintzaren ekosistema berri baterako esperientziak diseinatzea.


Tailerrak

Gure helburuak lortzeko, 4 saiotan antolatutako ikasketa-tailerren programa jarri genuen martxan. Urriaren 28an hasi eta azaroaren 25ean bukatu ziren, eta tailer bakoitzak bi ordu iraun zuen.


Egitaraua

  • Testuingurua, joerak eta belaunaldi artekotasuna
  • Pertzepzio soziala, aurreiritziak eta gaitasun esperientzialak
  • Pertsonen errotzea eta Komunitatea
  • Esperientzi, espazio eta ekimen saregileak: elkar-zaintzarako ekosistema


Txostena

Diversidad y convivencia en Navarra: el euskera y las identidades nacionales  

Mutiloarrak elkar-zaintzen

 
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp