Musika Bidaia egitasmo digitala aurki izango da publikoa eta irekia

Ikastaroak

2021/06/18

Musika Bidaia egitasmo digitala aurki izango da publikoa eta irekia

Haurrak musikaren bitartez munduko kulturak ezagutzeko euskarazko material didaktiko digitala EIMA katalogoan publikatuko da udararen bueltan.

Egitasmo honek bost unitate didaktiko izango ditu, eta bakoitzean, kontinente bakoitzeko kulturak ezagutzeko aukera izango dute erabiltzaileek musikaren eta hainbat jardueren bitartez.

Material didaktiko hau 10 eta 12 urte bitarteko haurrentzat egongo da bideratuta, eskolan zein etxean erabili eta lantzeko.

Sorkuntza fasean dagen egitasmoa Asmoz Fundazioak eta Landarbaso Abesbatzak antolatutako eta sortutako egitasmoa da. Bi entitateek aurretik beste lan batzuk eraman dituzte aurrera, hala nola, Haurrak eta Musika I eta II, Body Percussion Tailerra eta hurrengo urtean abian jarriko den Zirku Musikala.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp