Munduari bira, @elkanobira!

Ondarea

2016/10/19

Munduari bira, @elkanobira!

1519ko irailaren 20a. Sanlucar de Barramedako portutik bost ontzi itsasoan barrena abiatu dira Ekialdeko Indiako itsas pasabidea bilatzeko asmoarekin. 

Magallanes da espedizioaren burua. Itsasontzi horietako batean, Concepción izena duena, Joan Sebastian Elkano doa. Maisu moduan itsasoratu da getariarra baina, espero gabe, izugarrizko abentura biziko du. Ezin imaginatu ere munduari bira osoa emango dion lehenbiziko espedizioan parte hartuko duenik!

Ikusten al duzue Elkano ontzian? Urduri al dago getariarra? Gogotsu? Irrikaz? Lasai agian? Zaila Elkanoren sentsazio haiek berreskuratzea. Ez ordea espedizio hartako bizipenak ezagutzea. Izan ere, hori da Elkanok berak @elkanobira kontuan kontatuko diguna. Baina nola? Bere mugikorrarekin, noski! Denboran bidai bat egitea proposatzen digu, hori bai XXI. mendeko teknologiari uko egin gabe. Horrela, Cadizetik irten zenetik eta hara itzuli arteko bizipen guztiak zuzenean kontatuko dizkigu getariarrak. Hementxe duzue jarraitzeko gonbitea: https://vimeo.com/185453733

 

Oraingoz nahiko lasai dabil espedizioa. Mactan uharteko erasoa, gaixotasunak eta beste hainbat ezusteko jasan beharko ditu tripulazioak datozen astetan. Dena den, ez dizuegu gehiegi ere aurreratu nahi. Elkanoren bidaiaren berri izan nahi baduzue, jarraitu @elkanobira kontua!! Prest? Abia gaitezen! #elkanobira500

 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp