Miren Artetxe: bertsolari emakumezkoei buruzko komikiak

Gure bazkideak

2023/10/20

Miren Artetxe: bertsolari emakumezkoei buruzko komikiak

Miren Artetxe bazkide eta bertsolaria da ÑO! komikiaren egileetako bat, Eli Pagola eta Maitane Gartziandiarekin batera.

Proiektu hori duela bi urte hasi zen, eta joan den udaberrian amaitu zen ÑO! liburuarekin, Argia argitaletxeak plazaratuta. Bertso-saio batean gerta daitezkeen hamar egoeraren bidez, emakume bertsolarien esperientziak biltzen ditu. Horretarako, Miren Artetxe eta Eli Pagola bertsolariek eszenatokiaren gaineko beren ideiak eta bizipenak eman dituzte, eta Maitane Gartziandia ilustratzaileak irudietan islatu ditu, funtsean irudiz jositako komiki batean, non bertsorik ez den agertzen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp