Mediatika, 19

Argitalpenak

2023/05/26

Mediatika, 19

Bederatzi artikuluk osatzen dute Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación, horietako sei euskaraz.

Hogei bat ikerlarik parte hartu dute ale honetan, oso azterketa desberdinak eginez. Hauek dira landu dituzten gaiak: pandemia eta komunikazioa erakundeetan, entretenimenduko edukiak Euskal Telebistan, gazteen eta euskal telebistetako kanalen arteko harremana, Hannibal telebista-seriearen azterketa, datu-kazetaritza, Covid-19ri buruz argitaratutako albisteak eta irakurleen erantzuna, web edukiak idatzi eta sortzeari buruzko berrikuntza pedagogikoko esperientzia praktikoa eta Eusko Legebiltzarrean euskararen erabilera. Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación 19, OJS plataformaren bidez kudeatzen da.

Artikulu guztiak doan irakur eta deskarga daitezke hemendik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp