Mediatika 15, kalean

Argitalpenak

2017/07/20

Mediatika 15, kalean

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación aldizkariko 15. alea argitaratu berri da.

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación aldizkariaren 15. zenbakiak, hamaika artikulu argitaratzen ditu, hauetatik lau euskaraz direlarik. Bere aurkibideak gai sorta zabal bat biltzen du; besteak beste, enpresen komunikazio azterketa sare sozialen bidez, Internet bidezko prentsa, telebista aro digitalean, itzulpen sistema automatikoak, irratietako erredakzio lana, hauteskunde garaian komunikazio politikoa, unibertsitate-prestakuntza edota euskal kazetaritzaren historia. 

Euskal Herriko Unibertsitateko Gureiker ikerketa taldea eta Eusko Ikaskuntzak elkarrekin argitaratutako lehen zenbakia da hau.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp