María Elósegui Itxaso bazkidea, Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunaleko lehen emakumezko epailea

Gure bazkideak

2018/01/23

María Elósegui Itxaso bazkidea, Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunaleko lehen emakumezko epailea

Zaragozako Unibertsitateko Zuzenbidearen Filosofiako Katedradun eta Eusko Ikaskuntzako bazkide den María Elósegui Itxaso donostiarra aukeratu du Europako Kontseiluak Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunaleko epaile. Europako erakunde horretan Espainia ordezkatuko duen lehen emakumea izango da.

Europako Kontseiluko Arrazakeria eta Intolerantziaren kontrako Komisioan (ECRI) parte hartu du, aditu gisa. Organo hori 47 pertsona independentek osatzen dute, arrazakeria, arraza diskriminazio, xenofobia, antisemitismo eta intolerantzia bezalako gaiak lantzeko autoritate moral altua eta bikaintasunagatik aukeratuak.

Giza eskubideen alorrean ikerlari curriculum zabala du. Hauek ditu gogoeta gai nagusi: Pentsaera eta kontzientzia askatasuna, migrazioa, eta kultur eta erlijio aniztasuna espazio publikoetan, Espainian zein Europan.
Bereziki emakumearekin harremana duten gaietan espezialista da, hain justu, 2005ean Espainiako Gorteek onartutako Genero Legeko ponenteetako bat izan zen. 1999tik Aequalitas. Revista Jurídica de igualdad de oportunidades entre mujeres y hombres aldizkaria zuzentzen du.

Hauek dira argitaratu dituen liburuetako batzuk: Derechos humanos y pluralismo cultural; El derecho a la identidad cultural en la Europa del siglo XXI; edo El concepto jurisprudencial de acomodamiento razonable.

Giza Eskubideen Luis Portero Saria jaso zuen 2008an, Granadako Jurisprudentzia eta Legislazio Erret Akademia Espainiarraren eskutik.
Alexander von Humboldt fundazio alemaniarreko ikerlari da eta Aragoiko Bioetika Komiteko lehendakariorde.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp