Sariak

2015/07/13

Manuel Lekuona Saria: bozketa prozesua zabalik

Lau dira 2015eko Lekuona Sariaren hautagaitzak. Bakar batek eskura dezake saria, hortaz, zure botoa eskatzen dizugu, bazkide izanik erabakian pisu handia baitu.

  • Eusko Ikaskuntzako bazkideak % 30
  • Euskal Komunitate Globala % 10
  • Epaimahai Instituzionala % 60

Irailaren 15era arte eman dezakezu zure botoa, aldi berean Euskal Komunitate Globalak bozkatuko du eta, ondoren, epaimahai instituzionalarena.

Irabazlearen izena 2015eko irailaren bigarren hamabostaldian zehar jakinaraziko da.

Ricardo Cierbide

Ana Etxaide

Joan Mari Torrealdai

Saturnino R. de Loizaga

Tafalla, 1936

Filologoa eta historialaria. Filologia Erromanikoan lizentziaduna eta doktore (1963 eta 1970), Madrilgo Complutense Unibertsitatean. EHUko Arabako campusean irakaslea eta katedraduna izan da. 100 artikulu baino gehiagoren egilea, eta hainbat doktoretza tesien zuzendaria.

?

Descargar currículum

Curriculuma jaitsi

Décharger le rapport

Donostia, 1936

Hizkuntzalaria eta euskaltzalea. Filologia Erromanikoan lizentziaduna (1959). Espainiar Hizkuntzako irakasle adjuntua izan zen Nafarroako Unibertsitatean (1964-1970) eta, aldi berean, euskara irakaslea Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedran. 1981ean EHUko Katedra Linguista Orokorra jaso zuen. 2002an, Katedradun Emeritu izendatu zuten.

Descargar currículum

Curriculuma jaitsi

Décharger le rapport

Foru Urberuaga, 1942

Soziologoa, idazlea eta euskaltzalea. Informazio Zientziatan lizentziaduna (1984) eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktore, Desutuko Unibertsitatean (1991). Anaitasuna eta Jakin aldizkarietako zuzendaria, eta Euskaldunon Egunkaria-ko sortzaileetarikoa. Artikulu, entsegu eta liburu askoren egilea.

Descargar currículum

Curriculuma jaitsi

Décharger le rapport

Tuesta, 1939

Paleografoa eta Erdi Aroan jantzia. Teologian lizentziaduna Lateranenseko Unibertsitatean (Erroma, 1970), baita ere Paleografian, Diplomatikan eta Biltegigintzan, Batikanoko Eskola Paleografikoan (Batikanoa, 1985). Teologian Doktore Antonianum Pontifici Unibertsitatean (Erroma, 1990). Ehun ikerketa artikulu baino gehiago idatzi ditu.

Descargar currículum

Curriculuma jaitsi

Décharger le rapport

Zalantzarik izanez gero, ondorengo helbide honetara idatzi edota telefono zenbakira dei dezakezu: ei-sev@eusko-ikaskuntza.org edo 943 310 855

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp