Manuel Lekuona Saria 2022: bozketa epea zabalik

Sariak

2022/10/03

Manuel Lekuona Saria 2022: bozketa epea zabalik

Urriaren 3tik 9ra arte eman daiteke botoa Manuel Lekuona 2022 Sarirako.

1983an sorkuntza, ikerketa, kultur sustapen edo gizarte garapen alorreko ibilbideak saritzeko sortu zen sari honetarako zenbait hautagaitza aurkeztu dira aurten. Hauek dira: Marisa Barrena (Historiagintza), Enkarni Genua (Antzerkia), Félix Ibarrondo Ugarte (Musikagintza), Luchy Mancisidor (Musikagintza) eta Ramón Zallo (Kultura).

Botoen kontaketen ponderazioa horrela egingo da:

  • Eusko Ikaskuntzako bazkideak, %30
  • Euskal Komunitate Globala, %10
  • Epaimahai Instituzionala, %60 (Eusko Ikaskuntzako Lehendakaritza eta entitate erreferenteetako ordezkariek osatutakoa)

Erabakia urrian zehar jakinaraziko da.
 


Marisa Barrena
Historia
Enkarni Genua
Antzerkia
Félix Ibarrondo
Musika
Luchy Mancisidor
Musika
Ramón Zallo
Kultura

 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp