Manuel Lekuona Saria 2022: bozketa epea zabalik

Sariak

2022/09/23

Manuel Lekuona Saria 2022: bozketa epea zabalik

Urriaren 3tik 9ra arte eman daiteke botoa Manuel Lekuona 2022 Sarirako.

1983an sorkuntza, ikerketa, kultur sustapen edo gizarte garapen alorreko ibilbideak saritzeko sortu zen sari honetarako zenbait hautagaitza aurkeztu dira aurten. Hauek dira: Marisa Barrena (Historiagintza), Enkarni Genua (Antzerkia), Félix Ibarrondo Ugarte (Musikagintza), Luchy Mancisidor (Musikagintza) eta Ramón Zallo (Kultura).

Botoen kontaketen ponderazioa horrela egingo da: Eusko Ikaskuntzako bazkideak, %30; Euskal Komunitate Globala, %10, eta Eusko Ikaskuntzako Lehendakaritza eta entitate erreferenteetako ordezkariek osatutako Epaimahai Instituzionala, %60. Erabakia urria bukaeran jakinaraziko da.

Botoa emateko aukera, urriaren 3tik aurrera irekiko da www.eusko-ikaskuntza.eus orrialdean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp