Manuel Lekuona Saria emateko arauek aldaketa txiki batzuk izan dituzte aurreko edizioarekin alderatuta.

Hautagaitzak Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak aurkeztu ahal izango ditu, bai eta gutxienez Batzorde Eragileko hiru kidek edo Eusko Ikaskuntzako hamar bazkidek. Hautagaitzak onartuta, Eusko Ikaskuntzako kide guztiei eta Euskal Komunitate Globalari zabaldutako bozketa bat egingo da web orri bidez. Azkenik, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak gehi erreferentziazko zazpi entitatetako ordezkariek osatutako Epaimahai Instituzional batek bozkatuko du beste alde batetik. Azken kontaketa portzentaje hauek jarraituta neurtuko da: %30 Eusko Ikaskuntzako kideek, %10 Euskal Komunitate Globalak eta %60 Epaimahai Instituzionalak. Eusko Ikaskuntzak bermatuko du Manuel Lekuona Sariaren irabazle zerrendak Euskal Herriko lurralde errealitate desberdinak islatzea eta, era berean, emakumeen hautagaitzak aurkeztea sustatuko du. 2015eko hautagaitzak aurkezteko epea uztailaren 5ean amaituko da. Uztailaren 15etik irailaren 15era zabalduko da botoa emateko epea. Erabakiaren berri 2015eko iraileko bigarren hamabostaldian emango da.
