Maite Ithurbide Katalina de Erauso pastoralaren egilea

Gure bazkideak

2016/09/12

Maite Ithurbide Katalina de Erauso pastoralaren egilea

Baionatik datorkigun pastoral honek Katalina de Erauso donostiarraren bizitza erakusten digu Zuberoako herri antzerkiaren eskutik.

Pantxika Urruty eta Maitena Lapeyre dira pastoralaren zuzendariak eta Maite Ithurbidek, 1995 geroz, Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzaren idazkaria izandakoak, idatzi du.“Betidanik eskuaraz antolatzen ziren ikusgarriak gustatüziztazüt, bereziki Xiberoko pastoralak eta maskaradak, eta Lapurdin eta Baxe Nafarroan antzerkiak. Nola oraiko pastoraletako süjetak diren kasik, bat salbü, gizonen historiak, Katalina de Erausoren biografia irakurri dütalarikiduritüzitazüt ezin hobea zela pastoral süjeta bezala, trajedia eta komedia biak üztartzez”.

Katalina de Erauso XVI. mendeko donostiar familia baten laugarren alaba zen. Miramar jauregian kokaturik zegoela, Dominiken komentuan sartu zuten bere hiru ahizpekin. Hamabost urterekin, komentutik ihes egin zuen eta gizonezkoen arropak jantzizituen bere burua babesteko. 1600ean itsasontzia hartu zuen Mundu Berrira joateko asmoz.

Orain arteko emanaldiak hiru izan dira Baionan, Donostian eta Donibane Garazin, hain zuzen ere.

http://katalinapastorala.eus

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp