Leopoldo Zugaza, Arte Ederretako Merituari Urrezko Domina

Gure bazkideak

2018/02/15

Leopoldo Zugaza, Arte Ederretako Merituari Urrezko Domina

Eusko Ikaskuntzako ohorezko bazkide Leopoldo Zugazak Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina jaso zuen Espainiako Errege-Erreginen eskutik otsailaren 6an.

Izandako ibilbide luze eta emankorrean, Leopoldo Zugaza (Durango, 1932) editore izan da, Durangoko Liburu eta Disko Azokaren sortzaile, jarduera plastiko, musikal, zinema animatzaile, euskaltzale, ikerlari, museoen bultzatzaile eta diseinatzaile, agente literario, kultur erakundeetako fundatzaile… Hirurogei urte luzetan “hutsuneak bete” eta euskal herri eta hirietara kultura eramateko lanean aritu da.

2006an Eusko Ikaskuntzak Ohorezko Bazkide egin zuen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp