Leopoldo Zugaza, 1932-2022

Gure bazkideak

2022/11/03

Leopoldo Zugaza, 1932-2022

Urriaren 2an hil zen Leopoldo Zugaza Fernández, Eusko Ikaskuntzako ohorezko bazkidea 2006tik.

Editorea, Durangoko Azokaren sortzailea, jarduera plastikoen, musikalen, zinematografikoen animatzailea, euskaltzalea, ikertzailea, museoen sustatzaile eta diseinatzailea, literatura-agentea, kultura-erakundeen sortzailea... Berak esaten zuen bezala, Leopoldo Zugazak bere bizitza “hutsuneak betetzeko” erabili zuen, kultura euskal geografiako herri eta hirietara eramateko lanean.

2006an, Eusko Ikaskuntzak Ohorezko Bazkide titulua eman zion, kultura hainbat arlotatik sustatzen egindako ibilbidea aitortzeko. Hori dela eta, RIEVek Leopoldo Zugaza: la Cultura y la Vida argitaratu zituen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp