Eusko Ikaskuntzak proiektu arduraduna bilatzen du bere lantaldea osatzeko. Hautagaitzak urriaren 7 arte jasoko dira.
Bete beharreko funtzioak ondorengoak izango dira:
- Proiektuak diseinatu, gauzatu eta hedatu, batzuetan proiektu arduradun gisa eta beste batzuetan proiektuko kide modura.
Eskatutako profilaren ezaugarriak:
- Giza Zientzietan lizentziatua
- Euskaraz eta frantsesez komunikatzeko gaitasun ona.
- Esperientzia gizarte-berrikuntzako proiektuen kudeaketan.
- Ikerketan eskarmentua izatea. Doktoretza tesia bukatzear edo bukatuta izatea baloratuko da.
- Ikerketa metodologia kuantitatibo zein kualitatiboak ezagutzea.
- Esperientzia erakundeen arteko lankidetzen garapenean eta ezagutzaren ekosistemako eragileekiko elkarrizketan.
- Orientazio estrategikoa eta emaitzetarakoa, harremanetarako eta lankidetzarako trebetasunak, taldeen garapena eta kudeaketa, sormena eta berrikuntza.
Izena emateko
- Kurrikuluma bidali helbide honetara: arantza.cuesta@eusko-ikaskuntza.eus 2022ko urriaren 7a baino lehen.