Kultura eta legegintza, Asmoz Fundazioaren apostua irailerako

Ikastaroak

2016/07/20

Kultura eta legegintza, Asmoz Fundazioaren apostua irailerako

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak irailera begira online formakuntza interesgarria aurkezten du: “Kulturaren inpaktuak” eta “Administrazio prozeduren aldaketa eta 39 eta 40 lege berriak”.

Kulturaren Inpaktuak online ikastaroa (2. edizioa)

2016/2017 ikasturterako Asmoz Fundazioak kultur kudeaketaren inguruko hainbat ikastaro antolatu ditu kultur eremuko profesionalei zuzenduta. Irailean eskainiko da lehen ikastaroa, Kulturaren Inpaktuak (http://asmoz.org/eu/curso/kulturaren-inpaktuak/) izenekoa. 2. edizioa izango da aurtengoa.

Ikastaro honen helburu nagusia da neurtzea Kulturak gizarteari egiten dion ekarpena eta bere funtzio soziala. Horrez gain, Ikastaro honekin ikasleek Kulturari dagozkion politika publiko eta pribatuak lurralde jakin batean nola aplikatzen diren ikusi ahal izango dute, hipotesi sinple bezain erreala abiapuntutzat hartuta: Kulturari esker pertsona hobeak gara.

Ikastaroa irailaren 19an hasiko da eta 30 orduetako iraupena izango du. Euskaraz zein gazteleraz jarraitu ahal izango da eta Álvaro Fierro izango da haren irakaslea.

Hemen klik egin dezakezu izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko.

On line ikastaroa: Administrazio prozeduren aldaketa eta 39 eta 40 lege berriak

Asmoz Fundazioak Administrazio prozedura eta araubide juridikoari buruzko 39 eta 40 lege berriak ikastaroa antolatu du irailaren 26rako.

39/2015 Legea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa, 2016ko urriaren 2an indarrean sartu beharrekoak, benetako erronka dira enplegatu publikoentzat, paradigma aldaketa berekin, horien lana erabat inguru digitaletan gauzatuko da eta.

Ikastaroaren helburu orokorra: ikasleak izenburuko bi lege berri horietan naturaltasunez sakontzeko moduan trebatzea, beren eguneroko zeregina eroso eta erraz bete ahal izateko.

Alorreko aditu eta profesional hauek emango dute ikastaroa: Alejandro Delgado, Daniel Neira eta María Cacharro.

Izena emateko azken eguna: irailak 19.

Hemen klik egin dezakezu izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp