Kultura-eskubideei buruzko jardunaldi irekia

Foroak eta mintegiak

2023/04/24

Kultura-eskubideei buruzko jardunaldi irekia

"Kultura-eskubideak: parte-hartze eta gobernantzarako politikak" programaren helburua da kultura-eskubideak bermatzen eta gauzatzen dituzten proposamenak egitea.

2022ko maiatzean, Iruñean, lehenengo jardunaldia egin zen, “Eskubide kulturalak: zer, nola, zertarako?” izenburupean, eta, horri esker, arazoa zehatz-mehatz argitu eta kokatu zen. Hausnarketa horretatik abiatuta, ekainaren lehenengo hamabostaldian jardunaldi ireki bat egingo da, kultura-eskubideak kontuan hartuko dituen sistema nola antolatu zehazteko.

Iruñeko Udalak hartuko du Eusko Ikaskuntzak antolatutako jardunaldia, bi zatitan banatua. Lehenbizikoan, hausnarketa sakona egingo da kulturak gizartearen egituraketan duen zereginari buruz, eta, zehazki, euskal egiturari buruz, baita pertsonaren identitateari buruz ere. Bigarren zatian, praktika egokien proposamenak egingo dira kultura-eskubideen hiru dimentsioetan: parte-hartzea, sorkuntza eta ekoizpena eta gobernantza.

Emaitzetatik abiatuta, lantaldeak oinarrizko dokumentu bat prestatuko du, ideiak bilduz, gogoeta propioak eginez eta galderak sortuz. Hurrengo foroan, kultura-jardueran parte hartzen duten kolektibo eta pertsonen ordezkariei proposamenak helaraziko zaizkie, erantzukizun, espezialitate eta diziplina guztietatik.

Laster izango da ikusgai egitarau zehatza eta izena emateko aukera web orrialdearen agenda atalean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp