Kultur eragileen arteko mintegia

Proiektuak

2022/11/18

Kultur eragileen arteko mintegia

Eusko Ikaskuntzako “Eskubide kulturalak” proiektuaren Talde Eragileak deituta, Euskal Herri osoko kultur eragileak batu ziren kultur munduak dituen erronkak identifikatzeko eta proposamenak egiteko.

Eskubide kulturalak: parte-hartze eta gobernantzarako politikak” proiektuaren I. Fasearen baitan, eta Eskubide kulturalen hurbilpen teorikoa eta Euskal Herriko eskubide kulturalen erradiografia (diagnostikoa) burutzeko helburuarekin, Euskal Kultur munduko kolektibo eta eragileekin bi mintegi antolatu ziren azaroaren 4an eta 18an. Mintegien helburua gaur egun Euskal Herriko kultur munduak kultur eskubideen inguruan dituen erronkak eta aukerak aztertzea izan zen.

Horretarako azararoaren 4an Eusko Ikaskuntzaren proiektuaren Talde Eragileak Barne Mintegi bat antolatu zuen gaia definitzeko eta Eragileekin ondoren ospatuko zen mintegiaren helburuak eta dinamikak zehazteko.

Azaroaren 18an ospatu zen mintegian hamabost kidek parte hartu zuten kultur eragile ezberdinen (bertsolaritza, literatura, musika, dantza, antzerkia, akademia, etabar.) ordezkari zirenak. “Eskubide kulturalak: parte-hartze eta gobernantza politikak” Talde Eragileko kidea den Iratxe Retolazak euskal kultur munduaren inguruan Eusko Ikaskuntzak aurten egindako lana azaldu ondoren, partaideak hiru taldeetan batu ziren eta dinamizatzaileen laguntzarekin kultur munduak dituen erronken identifikazioari ekin zioten. Ondoren, eta bilera amaitzeko, dinamiken bidez berriro ere, partaideek egiten zituzten proposamenak jaso ziren.
 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp