Asmoz Fundazioak balioak transmititzeko aplikazio berria prestatu du eta apirilerako abian dituen ikastaroen berri eman du.
Kirolbalioak
Kirola, nerabeen heziketarako baliabide egokia izan daitekeela uste duzu? Errespetua, kolaborazioa, esfortzua bezalako balioak transmititzeko erraminta aproposa dela iruditzen al zaizu? Horrela bada, Asmoz Fundazioak laster martxan jarriko duen Kirolbalioak doako aplikazioaren bidez, eta rol-jokoak aitzakiatzat hartuta, enpatia lantzeko aukera izango duzu.
Kirolbalioak aplikazioaren helburua, gazteen artean euskararen erabilera sendotzea da, eta horretarako, nerabeentzat garrantzi handikoak diren bi arlo tratatuko ditu: kirola eta teknologia berriak. Gaztetxoek, euskaraz jardun ahala elkarri eragiteko, komunikatzeko, ikasteko eta ondo pasatzeko espazioak sortuko dituzte. Baina aplikazio hau ez da soilik umeentzat garatutako joko bat, helduek ere badaukagu zer ikasi…
Aplikazioa Play-Store eta App Store erabiltzaileentzat prestatuta dago, eta doan deskargatu ahal izango da. Aplikazio hau Asmoz Fundazioaren ekimenez jaio da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin.
Hezkuntza eskaintza
Esparru desberdinetako ikastaroen eskaintza zabala aurki daiteke apirileko katalogoan.
Alor Juridikoan:
- Estatuko Administrazio Prozedura eta Araubide Juridikoari buruzko 39 eta 40 lege berriak – 3.edizioa
Komunikazio trebakuntzak:
- Lidergo eraginkorra: nola izan lider gaur, biharko
- Idatziz komunikatu, konbentzitu eta saldu: CopyWriting
Edukien ekoizpena: