Juanjo Álvarez, Goienagusi elkartean

Gure bazkideak

2016/11/14

Juanjo Álvarez, Goienagusi elkartean

Pasa den urriaren 17 eta 26an Bergaran izan zen “El TTIP / Acuerdo entre EEUU y UE” eta  “Derecho de familia / Cuestiones controvertidas” izenburupean  bi hitzaldi emateko.

Goienagusi debagoienako 100 bat pertsonez osatutako elkartea da arlo ezberdinetan ezagutza handiagotzeko xedez adineko pertsonak biltzen dituenak. 2008tik aurrera Arrasateko Esperientzia Gelen oinordekoa jaso zuen eta urtero ikasturte akademikoari aurre egiten dio Etxaluzen. Bere programazioan publiko orokorrari irekita dauden saioak ere eskaintzen ditu, eta Eusko Ikaskuntzako bazkide den Juanjo Alvarezek horietako bi eman zituen, hain zuzen ere.  

Eusko Ikaskuntza- Laboral Kutxa Saria 2015ean eskuratu zuen Juan Jose Alvarezek 100 bat persona bildu ditu saio bakoitzean gai anitzak azalduz bertaratutakoei. Lehenengo sioan Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko merkataritza hitzarmenaz aritu zen, horren inguruko hausnarketak plazaratuz baita bere ustez, amerikako negoziatzaileak hitzarmenaren ezartze prozesuarekiko desadostasunaren arrazoirik garrantsitzuena. Bigarren eguneko saioan, gai gertuago batera jo zuen eta familia zuzenbidean eman daitezkeen kasu bereziak azaldu zituen: dibortzioa, “ordezkapen amak”, sexu bereko bi pertsonen arteko ezkontza, Heriotza Duinaren legea,… eta Europako herrialde desberdinen legeldien arteko xehetasun batzuk aipatu zituen. Edozein modutan ere, Giza Eskubideak hiritarren arteko desberdintasun kulturalen gainetik jarri behar direla beti nabarmendu zuen. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp