Joxerramon Bengoetxea, Leizaola Saria 2021

Gure bazkideak

2022/10/21

Joxerramon Bengoetxea, Leizaola Saria 2021

Urriaren 19an, Bilboko Euskadiko Artxibo Historikoan, Jesús María Leizaola 2021 saria eman zioten Joxerramon Bengoetxea bazkideari.

Leizaola Saria 1990az geroztik IVAP-HAEEk urtero ematen duen saria da, Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakari izan zenaren omenez, euskal autonomiarekin zerikusia duten edo hura aztertzeko eta sakontzeko balio duten argitaratu gabeko ikerketa-lanak nabarmentzeko.

2021eko edizioan, epaimahaiak Leizaola saria eman zion Joxerramon Bengoetxeari, “Diálogos judiciales y autogobierno. Estudio sociojurídico sobre un epifenómeno de la justicia en Euskadi, en España y en Europa” lanagatik.

Eusko Ikaskuntzako bazkidea 1982az geroztik eta Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2010, Bengoetxea zuzenbidean doktorea da Edinburgoko Unibertsitatean eta Zuzenbidearen Filosofiako katedraduna UPV/EHUn.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp