Jone M. Hernández, Txillardegi-Hausnartu Saria

Gure bazkideak

2024/01/14

Jone M. Hernández, Txillardegi-Hausnartu Saria

Abenduaren 14an, UPV/EHUren Donostiako campusean, Soziolinguistika Txillardegi-Hausnartu Sariak banatu ziren.

“Hiztunaren genero nahasmendua. Hizkuntza gutxituak, euskara eta generizazio prozesuak” da Jone M. Hernández García bazkideak Marta Luxan Serranorekin batera egindako ikerketaren izenburua, eta hirugarren saria jaso du.

Lan honek hizkuntza gutxituen inguruko orokortze prozesuak aztertzen ditu, euskararen erabileran antzemandako feminizazioa ardatz hartuta. Joera hau 1990 hamarkadan azaleratu zen hainbat datu estadistikoei esker. Hauen arabera, emakumezkoek gizonezkoek baino euskara gehiago erabiltzen zuten.

Ustezko feminizazio hori abiapuntua da euskararen indarberritze prozesuan zehar generoarekin lotutako lau gertakari aztertzeko: ezagutza soziolinguistikoaren generizazioa, hiztunaren esentzializazioa, indarberritzearen feminizazioa eta hiztun estatistiko bitarraren finkapena.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp