Jean-Claude Larronderi omenaldia

Gure bazkideak

2018/04/20

Jean-Claude Larronderi omenaldia

Urtero Pazko astelehenez Saran egin ohi den Idazleen Biltzarrean omenaldia egin zioten Jean-Claude Larronde bazkideari.

Biltzarreko Sariak Larronderen ibilbide luze eta emankorra goratu zuen. Hain justu, azken liburua aurkeztu zuen bertan Larrondek: Histoire du nationalisme basque - le PNV 1893-1980 (Elkarrek argitaratua).

Esker hitzaldian, Jean-Claude Larrondek Eugéne Goyheneche (Eusko Ikaskuntzaren Lekuona Saria 1989an) lapurtar historialariaren hitzak gogoratu zituen: "Bere Historia bazter uzten duen herria memoria galdu duen pertsona bat bezalakoa da".

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp