Jasone Urkola: Administrazio Publikoen Ondarearen Legea

Gure bazkideak

2021/07/16

Jasone Urkola: Administrazio Publikoen Ondarearen Legea

Jasone Urkola Iriarte bazkidearen liburu batean aztertzen da Administrazio Publikoen Ondarearen Legea.

UPV/EHUk Legeak – Leyes bildumaren 24. zenbakian argitaratuta, talde-lan honetan Herri Administrazioen Ondareari buruzko 33/2003 Legeari heltzen zaio. Lege horrek ondasun publikoen araubide juridikoa arautzen du, hau da, estatuarenak edo administrazio publikoenak.

1998an egindako erreformaz geroztik, administrazio publikoek beren ondasunak Jabetza Erregistroan inskriba ditzakete. Jabetza Erregistro hori, hasiera batean, pertsona fisiko edo juridiko partikularren ondasun pribatiboak babesteko sortu zen. Beraz, Jabetza Erregistroak erregistro-unibertsaltasunaren printzipioa onartzen du orain.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp