Itziar Idiazabal Gorrotxategiri omenaldia

Gure bazkideak

2021/03/18

Itziar Idiazabal Gorrotxategiri omenaldia

Itziar Idiazabal Gorrotxategi bazkide eta filologoa omendu zuten UPV/EHUko Arabako campusean Emakumearen Nazioarteko Egunean.

Laugarren urtez jarraian, UPV/EHUk bost akademiko aintzatetsi ditu, jakintza-arlo bakoitzeko bat, izandako ibilbide emankorrengatik.

Itziar Idiazabal Gorrotxategi Euskal Filologiako katedraduna Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren bultzatzaile izan zen eta gaur egun ohorezko laguntzaile da Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketen Sailean.

Arte eta Giza Zientzien alorreko ordezkari izan zen Itziar Idiazabalekin batera, Aurora Fernández Astorga (Osasun Zientziak), María Dolores Guillén Lorén (Zientziak), Esther Rodríguez Urbano (Ingeniaritza eta Arkitektura) eta Miren Ortubay Fuentes (Gizarte eta Zuzenbide Zientziak) ere omendu zituzten.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp