Itsaso Olaizola: Euskal Herria 2040

Gure bazkideak

2022/07/18

Itsaso Olaizola: Euskal Herria 2040

Itsaso Olaizola bazkideak Jakin elkarteak eta Usurbilgo Udalak antolatutako jardunaldietan parte hartu zuen.

“EH2040: demografia, lurraldea, zaintza, hizkuntza” izenburupean, otsailaren 7an eta 8an egin zen foroan, demografia prospektiboaren arabera 2040. urteko Euskal Herria nolakoa izan zitekeen aztertu zen. Era berean, etorkizuneko erronkei buruz hausnartu zen, hala nola lurralde-oreka, hizkuntzaren indarberritzea, ongizate-politikak eta arreta-ereduak.

Uztailaren 8an, Itsaso Olaizola Azurmendik eskaini zuen hitzaldian, bere espezialitateko gaia landu zuen: “Hizkuntza-ekologiatik: zenbat izango gara eta nola biziko gara?”.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp