Iruñea: zientziari buruzko hitzaldiak

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2022/01/19

Iruñea: zientziari buruzko hitzaldiak

Interes zientifiko, sozial eta kulturaleko gaiei buruzko kanpo-proiekzioko jarduerak sustatuko ditu aurten Eusko Ikaskuntzak. Hasteko, Iruñean 4 saio ospatuko dira. Ikusi egitaraua. 

Nafarroako Ateneoak Eusko Ikaskuntzaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin Iruñean (Civican Kultur Etxea) antolatutako hitzaldien lehen zikloaren protagonista izango da Jose Ramon Etxebarria, euskara zientifikoaren irakasle eta sustatzailea eta Manuel Lekuona 2020 Saria.

Hilean behin, otsailetik maiatzera, eta euskaraz, Etxebarria irakasleak bizitzaren oinarri nagusiak modu dibulgatzaile eta ulergarrian aztertuko ditu.

Hauek dira programaren tituluak eta datak:

Era berean, zientzia eta teknologia berriei buruzko hiru mahai-inguru egingo dira Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean (18:30etatik 20:30etara):

Laster azken hauen inguruan informazioa zabalduko da baita izena emateko aukera ere irekiko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp