Irun kulturartekoa eta belaunaldien artekoa

Foroak eta mintegiak

2023/04/21

Irun kulturartekoa eta belaunaldien artekoa

Eusko Ikaskuntzak sustatutako endREDatu jarduerak Irungo elkarteak eta migratzaileak inplikatuko ditu, gaitasun eta trebetasun berrien elkarrekiko garapena bilatuz.

Eusko Ikaskuntzak, Plaiaundi Institutuarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Irungo Udalaren laguntzarekin, endREDatu izeneko jarduera berri bat garatuko du maiatzean.

Eusko Ikaskuntzak diseinatutako GizarteLAB gizarte-berrikuntzako metodologia aplikatuz, kultura eta belaunaldien arteko topaguneak sustatzea du helburu. Irun bezalako hiri batean parte hartzeko bide berriak aztertuko dira, non biztanleriaren % 15 migratzailea eta gaztea den. Modu honetara, partaidetza eta elkar ezagutza sustatzeaz gain, elkarteetan erreleboa jorratuko da, migrante gazteek izan dezaketen papera mahai gainean jarriz.

Jardueran tokiko elkarteetako 25 urtetik gorako pertsonek eta Irunen errotuta dauden edo ez dauden estatuko zein nazioarteko migratzaileek hartuko dute parte.

Maiatzaren 8, 15, 18 eta 25ean egingo diren bi orduko lau tailerren bidez, endREDatuk parte-hartzaileek gaitasun berriak garatzea eta beren trebetasunaz jabetzea lortu nahi du, talde migratzailearentzat elkarteek ematen duten laguntza izanik.

Izena emateko epea maiatzaren 3ra arte egongo da zabalik, koro.muro@eusko-ikaskuntza.eus helbide elektronikoan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp