Ipar Euskal Herria: Ezohiko Batzar Nagusia

Berri korporatiboak

2023/10/23

Ipar Euskal Herria: Ezohiko Batzar Nagusia

Urriaren 30ean Eusko Ikaskuntza Ipar Euskal Herriko Kontseilu Errektoreko bi kide hautatuko dira.

Izaera hibridoa izango duen Ezohiko Batzar Nagusiaren ekitaldian, Eusko Ikaskuntzaren Baionako egoitzan bertan eta online, urriaren 30ean astelehenean, 17:45etik aurrera (18:00etan, bigarren deialdian), gai bakarra landuko da: Kontseilu Errektoreko bi kide Ipar Euskal Herrian aukeratzea.

Ipar Euskal Herriko bazkideek bakarrik botoa eman ahal izango dute, aldiz, jarraipena beste lurralde batzuetako kideek egin dezakete.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp