Igor Calzada, Ikerbasqueko kide

Gure bazkideak

2023/11/22

Igor Calzada, Ikerbasqueko kide

Herritartasun Digitalean aditua gehitu zaio Ikerbasque — Zientziarako Euskal Fundazioko ikertzaile-taldeari.

Igor Calzada Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta 2011n doktoratu zen Renoko Nevadako Unibertsitatean egin eta Mondragon Unibertsitatean aurkeztutako Euskal Hiriari buruzko tesiarekin.

Haren ikerketa-eremua eraldaketa digitalak, hirikoak eta politikoak dira, eta arreta berezia eskaintzen die eskualdeko azterketa konparatiboei, berrikuntza sozialaren ikuspegitik: hiri adimendunetako hiritarrak, hirien eta eskualdeen ebaluazio konparatiboa, eta eskubide digitalak/hiritartasunak eta datu-kooperatibak.

2023an, Galesko Learned Society saria jaso du, on-line tailer bat antolatzeagatik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp