Idoia Carramiñana: irakurketa kluba eta podcasta

Gure bazkideak

2023/11/23

Idoia Carramiñana: irakurketa kluba eta podcasta

Euskal Filologian lizentziaduna eta poeta literario eta bisuala den Idoia Carramiñana bazkideak, irakurketa- eta entzute-jarduerak proposatzen ditu.

Urritik abendura, Idoia Carramiñanak irakurketa feministako klub bat dinamizatu du, La Sinsorga - Kulturgune Feministak antolatuta.

Gainera, Garazi Albizuarekin batera, Ahots Planeta zuzentzen du, euskal literatura feministari buruzko podcast fresko eta ludikoa. Isildutako sortzaileen ahotsei oihartzuna eman nahi die. Orain arte, Idoia eta Garazik hamaika atal ekoitzi dituzte, eta Ahots Planetaren bidez entzun daitezke.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp