UNED-Bergara Ikastetxe Elkarteak eta Eletan Kultur Elkarteak antolatutako eta Asmoz Fundazioak koordinatutako formakuntza honetan, izena emateko epea oraindik zabalik dago. Urriaren 15ean hasi eta hurrengo urteko apirilaren 30ean amaituko den ikastaro honek, edozein lanetan euskaraz idazteko gaitasuna bermatzen du, sormenaren erabileraz idazketa genero ezberdinak berritzen erakutsiz.
Bi ikasturtetan banatutako ikastaro honetan hiru ardatz aurki ditzakegu:
- Ikasketa praktiko eta partekatuak. Hasieratik ikaslearen gaitasunetik abiarazi eta jomugan duen generoekin jartzen da harremanetan ikaslea, hainbat ariketen bidez.
- Idazketa sortzailea. Idazteko erabili daitezkeen estrategia sortzailetan oinarritzen da ikastaro-prozesua.
- Hartzaile-irakurlea jomugan duen ikaskuntza tutorizatua. Genero guztiak bereizten dituzten ezaugarriak eta euskaraz erabili beharreko hizkera-maila anitzak kontuan hartuz.
Era berean, UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolaturiko Liburutegi Laguntzailea ikastaroaren XX. edizioan izena emateko epea ere irekita dago.
Azaroaren 21ean hasi eta 2023ko ekainaren 12an amaitzen da ikastaroa, 120 ordu jorratuz.
Bi ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero, hurrengo bi esteketan lortu ahal izango duzue: