Hitzargiak Topaketa: oso esperientzia aberasgarria

Proiektuak

2016/07/20

Hitzargiak Topaketa: oso esperientzia aberasgarria

2016ko ekainak 23-24an Hitzargiak Topaketa, hizkuntza gutxituak indartzeko jardunbide egokiak biltzen dituen bilkura, ospatu zen.

Hitzargiak egitasmoa Europako komunitate linguistiko desberdinen artean kontaktu-sarea bilatzeko eta sendotzeko ideiarekin jaio zen, eta, bide batez, hizkuntzen indartze prozesuan eraginkortasun handiagoa lortzeko.

Hasieratik proiektuko arduradunek jardunbide egokiak sustatzen duten eragileak –erakunde sozial, entitate publiko, arduradun politiko, etab.- HitzargiakTopaketan elkartzeko ideian lan egin zuten, topaketa hau harreman sareak eta esperientziak partekatzeko baliagarria izan zedin.

Bi egunetan zehar Europako inguruko komunitate linguistiko batzuen esperientziak ezagutzeko eta hizkuntzadesberdinak entzutekoaukera izan zen: alsaziera, galesera, Irlandako gaelikoa, bretoia,galegoa, aragoiarra, mirandarra, kaszubi-a (Polonia), võro-a (Estonia), katalana, friulera, etab.

Konferentziak, mahai-inguruak eta esperientzia-trukerako espazioak programa zabal bat osatzen zuten.

Europako hizkuntza-aniztasuna, ahozko ondarea, hizkuntza- eta lurralde-antolaketa, hizkuntza ekonomiaren sustatzaile, hizkuntzaren trasmisioa, haur-eskolen balioa, heldu aroan hizkuntza ikastearen garrantzia, teknologia berriak eta komunikabideak hizkuntza baten sustapenean duten papera, akademien eginkizuna, aldarrikapen ekintzak eta betetzen duten funtzioa, kultur-zentroak eta aisaguneak herritarren erreferente kulturalak.

Topaketak parte-hartzaileei eta bertaratuei elkargune informal eta esperientzien trukaketarako gune bat eskaini zuen, bertan 80 jardunbide egoki jasotzen ziren.Egitarauak egunero ordubeteko tartea eskaintzen zuen esperientziak modu zuzenago batean partekatzeko eta etorkizunerako harremanak ehuntzen hasteko.

Parte-hartzaile guztientzatTopaketa esperientzia positibo eta oso aberasgarria izan zela baiezta dezakegu.

Hitzargiak proiektuaren plataforma birtualak, harreman-sarea ehuntzen joateko tresna bizia, bere lana egiten jarraituko du, etorkizuneko harremanak bildu eta bideratu.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp