Hitzaldiak eta aurkezpenak Ipar Euskal Herrian martxoan

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2022/02/14

Hitzaldiak eta aurkezpenak Ipar Euskal Herrian martxoan

Datorren martxoan Eusko Ikaskuntzak ekintza franko antolatu ditu Ipar Euskal Herrian.

Hasteko martxoaren 3an 18:30tan, Iñaki Alegriak Eduardo Galeanoren Amerika latinaren zain urratuak liburuaren itzulpena aurkeztuko digu Ortazaizen Akademiatik tartarika hitzaldi zikloaren kari. Ondotik Hendaian aurkituko gara Euskara eta Feminismoa aipatzeko martxoaren 9an 18:30tan. Emaztearen eskubideen hilabetearen kari Urrunan Emazteak euskal dantzan hitzaldia emanen digu Oier Araolazak martxoaren 15ean 18:30tan. Eta ber tematikarekin Euskal Museoan Emazteen tokia Xiberoko pastoralean aipatuko dugu Emilie Sentucqekin martxoaren 24ean 18:00tan.

Bestalde Korrikak kulturalaren kari Eusko Ikaskuntzak bi ekimen antolatzen ditu, alde batetik Txalaparta saioa antolatzen du Euskal Museoan Txomin Dhers txalapartariaren eskutik martxoaren 17ean 18:00tan, eta Baionako bisita bat euskaraz AEKko ikasleei proposatuko die martxoaren 19ean 10:30tan.

Azkenik martxoaren 18ean Baionako hiriko sarien banaketa eginen da 18:00tan Baionako herriko etxeko saloi handian.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp