"Historia de los pueblos de la Hermandad de Barrundia" liburuaren aurkezpena

Gure bazkideak

2016/10/19

"Historia de los pueblos de la Hermandad de Barrundia" liburuaren aurkezpena

Eusko Ikaksuntzako bazkide den Ricardo Cierbide historialariak argitaratu berri duen liburuaren aurkezpena burutuko da urriaren 26an, Arabako Ozaeta herrian.

Liburuan barna irakurleak kontaketa historiko- etnografiko batetan murgiltzen da, non Juan Pérez de Lazarraga edo Bruno de Villarreal bezalako pertsona ilustreen inguruko kontaketa ere jasotzen den.  1802 eta 1845-1850 hiztegi historikoek inguruko herriak nola deskribatzen zuten ere jasota dago bere orrietan. Halaber, zonaldeko hainbat pertsonen testigantzak jasota daude, bakoitzaren garaiko bizipenen berri emanez.

Liburuaren aurkezpena urriaren 26an, arratsaldeko 19:00etan izango da Barrundiako Udaletxean, arabako Ozaeta herrian kokatuta dagoena. Bere hitzaldiarekin batera, Gerardo Lopez de Gereñuren 25 fotograma aurkeztuko ditu.

Bestalde, pasa den irailean, Cierbide jaunak Oliteko mahats-bilketa jaiaren XXVI. Edizioaren ohorezko pregoilaria izan zen, zilarrezko igitaia jasoz,  nafarroako ardoek kultur tradizioarekin duten loturan eta goretsian egindako ekarpenagatik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp