Herri Txikien Akademia, abiatzeko prest

Proiektuak

2022/07/11

Herri Txikien Akademia, abiatzeko prest

Proiektua, Eusko Ikaskuntzak azken urteotan garatzen dabilen Lurralde Oreka programaren baitan jasota dago eta uda ostean martxan jarriko da.

Herri Txikien Akademia hausnarketarako, ezagutzaren zabalkunderako eta interes komunak dituzten herrien arteko elkarlana bideratzeko gunea da. Hiru helburu nagusi ditu: landa-ingurunearen eta herri txikien etorkizunaren inguruko kezka partekatzen duten eragileak batzea; ezagutza partekatu eta zabaltzeko gune bat sortzea; landa-ingurunea eta herri txikiak garatzeko proiektuak eta esperientziak trukatzea; eta proposamen berriak egitea.

Herri Txikien Akademiak askotariko profila duten kolektibo eta pertsonei zabalik dago: landa-ingurunean bizi diren herritar ekintzaileak eta eragileak; erakundeak, elkarteak eta mugimenduak (landa-garapenekoak, Arabako koadrilak, etab.); gaian interesa duten pertsonak.

Urteko bigarren seihilekoan, proiektuaren gobernantza- eta antolaketa-fasearen ondoren, proiektua ezagutzera emango da, eta lehen urtean lantzeko gaiak eta metodologiak hautatuko dira. Horrek guztiak Herri Txikien Akademiaren lehen edizioari bide emango dio.

Ezagutu ezazu, halaber, Eusko Ikaskuntzak landutako Lurralde Oreka programa.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp