Gorazarre bikoitza Esther Rebatori

Gure bazkideak

2022/10/20

Gorazarre bikoitza Esther Rebatori

Esther Rebato bazkidea omendu dute European Anthropological Association elkarteak eta Espainiako Antropologia Fisikoaren Elkarteak.

EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko katedradun eta irakaslea munduko hirugarren emakume eta European Anthropological Association-en Ohorezko Domina jaso duen Espainiako lehen emakumea bihurtu da, Antropologia Fisikoaren arloan egindako ekarpen bikainagatik.

Era berean, irailaren 27an, Tenerifeko XXII. Biltzarrean, Esther Rebato Espainiako Antropologia Fisikoko Elkarteko ohorezko kide izendatu zuten. Lehen Elkarteko idazkari nagusia eta lehendakaria izan zen, eta 2019tik aurrera Revista Española de Antropología Física aldizkariko editorea.

Eusko Ikaskuntzan Zainak Antropologia-Etnografia Koadernoetako batzorde zientifikoan parte hartu zuen, ikerketa taldeetan parte hartuz eta monografiko batzuk koeditatuz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp