Gonzalo Nardizen biografia

Gure bazkideak

2017/07/17

Gonzalo Nardizen biografia

Jon Penche González bazkideak lehen Eusko Jaurlaritzako kide izan zen Gonzalo Nardizen (1905-2003) biografia argitaratu du.

Bermeon jaio zen 1905ean eta Euskal Abertzale Ekintzan aritu zen 1930ean sortu zenetik. II. Errepublikan bere herriko zinegotzi izan zen eta Autonomia Estatutuaren erreferenduma antolatu zuen “18ko Komisioko” kide izan zen. Estatutua onartua, lehen Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza saileko ardura hartu zuen.

Gerra zibila bukatu eta II. Mundu Gerra hasi arte Frantzian izan zen, azkenik, Vichyko autoritateek atxilotu zuten eta urtebeteko lanetara kondenatu zuten.

Baionan izan zen mundu gerraostetik eta Nardizek paper garrantzitsua izan zuen Eusko Jaurlaritzaren jarraipenean eta Jesus Mª Leizaola, Agirre lehendakaria ordezkatzeko aukeratzean 1960an, azken hau hil zenean.

Diktadura bukatu eta 1978an autonomia aurreko organoak eratu zirenean, Nardiz Euskadira itzuli eta politika utzi zuen. 2003ko urrian hil zen, Bilbon. 

Bizitza ibilbide honen errepasoa egin du Jon Penchek, Gasteizko Gobernuak argitaratu berri duen liburuan: "Gonzalo Nardiz (1905-2003): biografía del primer Consejero de Agricultura del Gobierno Vasco".

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp