Gontzal Mendibil eta Beatriz Mena

Gure bazkideak

2022/10/08

Gontzal Mendibil eta Beatriz Mena

Musika obra bat eta haurren garapenerako plataforma bat: Eusko Ikaskuntzako bi kideren ekimen berriak.

Irailaren 17an Arrasaten estreinatu ondoren, Hazia musikalak Euskal Herri osoko agertokietan zehar bira egiteari ekin dio. Gontzal Mendibilen gidoi eta zuzendaritzapean, lanak José María Arizmendiarrietaren bizitza eta lana berrantolatu ditu, euskal kooperatibismo modernoaren ‘aita’rena. Historia lokala eta unibertsala da, eta adin guztietako ia ehun artistak hartzen dute parte: aktoreak, kantariak, musikariak edo dantzariak.

Bestalde, Beatriz Mena bazkideak Tiny Little Projects ekimena jarri du abian Donostian, kulturaren, hezkuntzaren eta sormenaren inguruan. Proiektu hirueleduna haurrei zuzenduta dago, eta hainbat sektore eta espezialitatetako pertsonak eta taldeak inplikatzen ditu. Proiektu hirueledunak askotariko adimenak garatzen lagundu nahi du haurrengan: ikasten, pentsatzen, izaten, komunikatzen... ikastea. Azken batean, herritar bihurtzen ikastea. Informazio gehiago, hemen: @tinylittle projects.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp