Gobernantza demokratikoaren arloko Gizarte Foroa

Foroak eta mintegiak

2018/04/05

Gobernantza demokratikoaren arloko Gizarte Foroa

Foro honetan, demokrazian eta euskal lurraldeen arteko kohesioan eta bizikidetzan sakontzea dugu helburu.

Martxoan Gobernantzari buruzko herritarren mahaian gai desberdinen inguruan eztabaidatzeko aukera izan genuen: Euskal lurraldeen erabakitzeko gaitasuna, gure harremanak instantzia politiko zabalagoekin –mundua, Europa, Estatuak, erabakiak hartzeko kultura demokratiko berriak, gure nortasunaren oinarrian dauden balio sozio-politikoak, lurralde-ardatzak eta sinergiak, finean, euskal lurraldeen arteko lankidetzarako aukerak.

Herritarrek, arlo horietan dituzten hainbat kezka eta galderak helarazi zituzten, eta horiek izango dira Fororako abiapuntua. Bigarren urrats honen helburua beraz, lurralde eta arlo desberdinetako eragile sozialek herritarrek adierazitako lehentasun eta galderak erantzuntea eta proposamenak eraikitzea.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp