GizarteLAB programa: 'Legazpi loratzen'

Proiektuak

2023/12/01

GizarteLAB programa: 'Legazpi loratzen'

Trantsizioko gizarte-gaitasunen eta belaunaldien arteko harremanen inguruan lan egin dute Legazpin.

Legazpin sortutako trantsizio-komunitateak belaunalien arteko jarduera irekia antolatu zuen. Birziklatzea, eskulanak, dibertsioa eta, batez ere, partekatzeko gogoa izan ziren ‘Legazpi loratzen’ ekimenaren osagai nagusiak. Urriaren 23tik azaroaren 3ra, loreak plastikozko botilekin eta koloretako tapoiekin egiteko lantegi bihurtu zen Gizarte Etxea. Azaroaren 11n lore berezi horiek herriko toki hautatuetan landatu ziren festa eta partaidetza giroan. Adin guztietako berrehun legazpiar baino gehiagok hartu zuten parte ekimen horretan, eta horri esker, udazkenean bertan “loratu” zen herria.

GizarteLAB: 'Legazpi loratzen'

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp