GizarteLAB eta belaunaldiarteko Gipuzkoa

Proiektuak

2022/06/06

GizarteLAB eta belaunaldiarteko Gipuzkoa

Belaunaldien arteko Gipuzkoa proiektu esperimentalak GizarteLABen laguntza izango du beste bi udalerritan ezartzeko: Donostian eta Arrasaten.

Proiektua Adinberrik zuzentzen du, GFAren Etorkizuna Eraikiz programaren esparruan, eta, Eusko Ikaskuntzarekin batera, Mondragon Unibertsitatea eta ISEA S. Coop. bezalako eragileek parte hartzen dute. Proiektu horren bidez, tokiko eremuan jardun nahi da, espazio publikoen belaunaldien arteko erabilerak sustatuz. Zentzu horretan, Eusko Ikaskuntzaren GizarteLAB berrikuntza-proiektuak herritarrekin lan egiten du espazioei zein pertsonei buruzko pertzepzio sozialaren aldaketan, aurreiritziak eta estereotipoak hautsiz eta horren aldeko esperientzien inplementazioa bultzatuz.

GizarteLABek metodologia berritzailea erabiltzen du, parte-hartzaileen gaitasun sozialak indartuz eta herritarren komunitate aktibo eta arduratsuak sortzea ahalbidetuz.

Arrasate eta Donostia izango dira uda igaro ondoren proiektua garatuko den hurrengo udalerriak. Baina Legazpin, non lehenengo GizarteLAB eta Belaunaldien arteko Legazpi martxan jarri ziren, hirugarren faseari ekain honetan ekingo zaio. Kasu honetan, helburua trantsizio-komunitatea gidatzea izango da, aurreko fasean diseinatutako esperientziak benetan eta eraginkortasunez inplementatzeko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp