GizarteLAB Donostia: belaunartekotasuna giltzarri

Foroak eta mintegiak

2022/10/19

GizarteLAB Donostia: belaunartekotasuna giltzarri

Proiektuak ideiak eta estrategiak identifikatu nahi ditu, tokiko proiektu, espazio eta ekimenetan belaunaldien arteko ikuspegia txertatzeko.

Adinberri Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategia Zuzendaritzak bultzatutako Gipuzkoa Intergenerazionala programaren esparruan dago inskribatuta, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan. Era berean, Hariak erakundearen I. Jarduera Planari (2022-2024) dagozkion jardueretako bat da (Gipuzkoak bakardadeen aurrean duen estrategia), eta Legazpi Intergenerazionala proiektuan ateratako esperientzia eta ikaskuntzetatik eta Etorkizuna Eraikizek finantzatutako proiektuetatik abiatuta eratzen da.

Gipuzkoa Intergenerazionalaren helburua da, egitura demografikoa aldatzen ari den eta gero eta aniztasun handiagoa duen testuinguruan, adin ezberdinetako pertsonen arteko harremanak indartzea, gizarte-kohesioa sendotzea eta Gipuzkoa belaunaldi guztientzako lurralde bihurtzea.

Esparru horretan, Aldundiak GizarteLAB metodologia erabiltzea proposatu du, Eusko Ikaskuntzak diseinatu eta garatutako gizarte berrikuntzarako laborategi gisa. Donostiako GizarteLABen hausnarketak eta emaitzek belaunaldien arteko harremanaren inguruko ikerketa-proiektu bat sortzeko eta garatzeko ekarpena ekarriko dute, eta Gipuzkoa Intergenerazionalaren etorkizuneko esparru kontzeptual eta estrategikoa eraikitzen lagunduko dute.

Parte-hartzaileen taldea 18 lagunek osatuko dute, eta adinari eta generoari dagokienez orekatuta egongo da; 4 tailerrak ostegunetan egingo dira udaletxean, 17:30etik 19:30era, azaroaren 3tik aurrera. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp