Giza Eskubideei buruz gogoetatzeko ikus-entzunezko TikTok lehiaketa

Berri korporatiboak

2024/03/18

Giza Eskubideei buruz gogoetatzeko ikus-entzunezko TikTok lehiaketa

Abian da Eskubideak Ikasten dibulgazio eta sentsibilizazioa lehiaketa. Asmoz Fundazioak lehiaketa hau sortu du 14-16 urte bitarteko gazteek Giza Eskubideen inguruan duten ezagutza handitzeko.

Parte hartzea erraza da. Martxoan zehar, Asmoz Fundazioak hainbat bideo igoko ditu, /Eskubideakikasten TikTok kontuan. Eva Quiroga UN Etxeko (UNESCO sustatzeko Euskal Herriko Elkartea) Hezkuntza Teknikariak landu ditu edukiak, horien kalitatea bermatzearren. Bideoak hainbat gairen gainean aritzen dira; Giza Eskubideen testuinguru historikoa, eskubideen belaunaldiak eta betebeharrak zein pribilegioak. Horiekin batera, bideo erronka bat argitaratuko da eta parte hartzeko, erronka horri erantzun beharko zaio.

Horretarako, hogei segundo eta minutu bat arteko bideo bat grabatu beharko du parte hartzaileak eta TikTokera #eskubideakikasten traolarekin igo. Bakarka edo taldean aurkezteko aukera dago, baita gaztelaniaz edota euskaraz ere. Hori bai, interesatuek aintzat hartu behar dute maiatzaren 24a izango dutela azken eguna lehiaketan parte hartzeko. Irabazleek Txalaparta argitaletxeko dendan trukatzeko opari txartela eskuratuko dute.

Lehiaketak lehiaketa eta eskubideak eskubide, Asmoz Fundazioak YoGoe4Life proiektuarekin dihardu. Gipuzkoa osoan zehar aurkezpenak egin ondoren, apirilean hasierako proba honetan parte hartzeko aukera izango du 45 urtetik gorako emakume orok. Izan ere, A2A2 proteina duen jogurta egunero kontsumitzeak perimenopausiari lotutako ondorioetan duen eragina ulertzeko, hainbat faktoreren jarraipena egingo da 20 emakume boluntariorekin.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp