"Gipuzkoa Lehiakorra" proiektuaren Atariko Fasea burutu da

Foroak eta mintegiak

2017/04/19

"Gipuzkoa Lehiakorra" proiektuaren Atariko Fasea burutu da

Apirilaren 6an, Gipuzkoa Lehiakorra proiektuaren baitan, lurraldearen lehiakortasunerako gakoen inguruan hausnarketa burutu zen.

Gipuzkoa Lehiakorra” ekimenaren baitan, Gipuzkoa lurralde lehiakorra, adimentsua, orekatua eta sortzailea izan dadin, eta bisio hori modu partekatuan eraikitzeko, Eusko Ikaskuntzak prozesu bat abian jarri du. 

Prozesuaren lehen fasea erronka eta dilema nagusiak identifikatzea izan da, eta horretarako, besteak beste, 15 elkarrizketa sakon burutu dira. Elkarrizketa horien emaitzak kontrastatzeko, eta gai gakoak identifikatzeko, Kontraste Mintegia burutu zen apirilaren 6an.

Hauek izan dira identifikatutako gai kritikoak. Gai bakoitzaren xehetasunak eta horien inguruan egin beharrekoetaz eztabaidatu zen Mintegian:

  • Dibertsifikazioa
  • Konpromezua / Partaidetza / Pertsonak
  • Nazioartekotzea / Kanpora Irekitzea / Mugikortasuna
  • ZTBES eta Ezagutzaren Sistema
  • Enpresen arteko Lankidetza / Kolaborazioa
  • Gure kultura eta identitatea, faktore bereizle gisa
  • Merkatura begiratzea
  • Finantza berrikuntza eta beste batzuk

Ondoren, 2 edo 3 gai hautatuko dira, prozesu zabal eta sakon bat burutzeko horien inguruan.

2017.04.06 Gipuzkoa Lehiakorra Mintegia - 2017.04.06

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp