Proiektuak

2015/01/14

Getxo: onomastika eta gastronomia

2010. urtetik Eusko Ikaskuntzak ikerketa lan batzuk egin ditu Getxoko itsas-arrantza ondareari balioa eman eta dinamizatzeko.

Getxo: onomastika eta gastronomia

2010 eta 2011 urteetan, Getxoko Udalak Eusko Ikaskuntzari Algortako Portu Zaharraren inguruko diagnosia egin zezan eskatu zion, hau dinamizatu eta balioan jartzeko. Lehen txosten honen garapen gisa, ondorengo fase batean, Abra eta Getxo arteko bizimoduei eta lanbideei buruzko azterketa etno-historikoa lantzeko egokitasuna planteatu zen. Datozen hamabi hilabeteei begira, aipatu planean aurreikusitako zenbait jarduera egitea aurreikusten da, Getxo eta Portu Zaharreko itsaso-arrantza ondare multzoa dinamizatu eta balioan jarritako helburu estrategikoarekin. Bereziki Abra eta itsasoarekin duen harremanaren erreferente gisa. Portuko etxebizitzen ikerketa onomastikoak datu adierazgarriak eman ditu izenen esanahi, antzinatasun eta aldagaien inguruan eta hauek lau hizkuntzatan egingo diren fitxetan islatuko dira, Udaleko web orrira konektatuko QR kodeen bidez irakurri ahal izango direnak. QR kode hauek eraikinen kanpoaldeko plaketan inprimatuko dira.

Getxo: onomastika eta gastronomia

Gainera, 2015ean itsas ondarearen intepretaziorako bi panel egingo dira eta Portu Zaharreko gastronomiaren inguruko errezeta propioak bilduko dira ondoren medio zenbaiten bidez zabaltzeko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp