Gerra Zibilak 80 urte: Euskonewsen monografikoa

Argitalpenak

2016/07/18

Gerra Zibilak 80 urte: Euskonewsen monografikoa

Gerra Zibilaren hasieraren 80. urteurrena dela eta, Eusko Ikaskuntzaren Euskonews aldizkari elektronikoak udako alea urteurrenari lotutako gaiekin egin du.

"Solasaldiak" atalaren baitan, gaian aditu nagusienak diren Francisco Etxeberria mediku forentsea eta Josu Chueca historialaria, 1936-1939ko gudaren harira memoria historikoaz, ikerketaz eta belaunaldien arteko transmisioaz mintzatzen dira, bideo formatuan eta euskara eta gaztelaniarako transkripzioekin.

"Gaiak" tribuna irekian hogeina artikulu baino gehiago eskaintzen ditu historialari, giza-ikertzaile, zientzia politikoetan aditu, memoria elkarteen ordezkari, fusilatuen senide, eta abarren ikuspuntuetatik gizarte istiluek izan zituzten alderdi ezberdinak jorratuz.

Eusko Ikaskuntzaren Euskonews aldizkari elektronikoa www.euskonews.com helbide elektronikoan kontsulta daiteke.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp