Gazteak Mugaz Gaindi: saio berriak

Foroak eta mintegiak

2023/04/21

Gazteak Mugaz Gaindi: saio berriak

Maiatza eta apirilean azken saioak izango ditu urtarrilean hasi zen Euroeskualdeko gazteen lan-programak.

Eusko Ikaskuntzak, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak eta Insup Formation-ek, NAEN euroeskualdearen laguntzarekin, Gazteak Mugaz Gaindi lan-programa sustatu dute, EAE, Nafarroa eta Iparraldeko Euroeskualdeko gazteen arteko ezagutza indartzeko.

Urtarrilean hasita, 18 eta 35 urte bitarteko hogei bat gaztek, Euroeskualdearen lurralde- eta gizarte-aniztasuna ordezkatzen duten profilak dituztenek, egoeraren diagnostikoa egiten dute, eta lurraldeetako gazteen arteko harremana hobetzeko estrategiak definitzen ari dira.

Urtarrilaren 20an Iruñean egin zen lehen tailerrean, elkar ezagutzea, aurreiritziak eta estereotipoak landu ziren; bigarrenean, Baionan, otsailaren 24an, hizkuntza eta kultura komunak izan ziren landutako gaiak; gazteriaren ongizatean eragina duten faktoreak (lana, etxebizitza…) martxoaren 24an aztertu ziren Beran.

Apirilaren 28an, Hendaian izango da iraunkortasunari eta trantsizio ekologikoari buruzko saioa. Azkenik, maiatzaren 26an, Irunen, Gazteak Mugaz Gaindik ondorioen lanketarako osoko bilkura egingo du eta ostean emaitzak ezagutzara emango dira.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp