Gazte Agora foroa uztailaren 5ean

Foroak eta mintegiak

2021/06/17

Gazte Agora foroa uztailaren 5ean

Jardunbide egoki eta proiektu partekatuen trukaketarako foroa uztailaren 5ean izango da Donostian.

Foroa, dinamiken aurkezpenerako eta parte-hartzaile gazteen elkar-ezagutzarako topaketa bat izateaz gain, gazteen egungo aukeraz –COVIDak utzi digun testuinguruan-  hausnartzeko aukera emango du. Saioan gazteen parte hartzea bultzatuko da, gazteek euren ekarpenak egiteko aukera izango dutelarik.

Euskadiko, Nafarroako edo Ipar Euskal Herriko 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako topaketa izango da. Bertan gazteek antolatutako eta gidatutako praktikak ezagutzeko aukera izango da, dinamika hauek 'Gazte lankidetzarako sareak' proiektuan landu diren 4 arloetako bakoitzean biltzen dira nagusiki: ongizate materiala (enplegua eta etxebizitza), euskara eta hizkuntza-politikak, hezkuntza formala eta informala eta gobernantza (gazteen parte-hartzea eta ahalduntzea).

Topaketa honekin, 'Gazte lankidetzarako sareak' proiektuaren fase honetarako ezarritako helburuak landuko dira:

  1. Gazteen artean lankidetza-aukera berriak sortzeko aukera emango duen elkargune berria proposatzea.
  2. Gazteen mugaz gaindiko sarearen oinarri sendoak ezartzea eta lurralde bakoitzeko gazteen parte-hartzea modu orekatuan indartzea.
  3. Mugaz gaindiko agenda komun bat eraikitzea, lurralde desberdinetako gazteek eta gazteentzat egina, mugaz gaindiko garapenerako potentziala duten aurkeztutako proiektuen inguruan.
     


 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp